Bestelako zerbitzuak
Ondarearen digitalizazioa burutzeko irtenbideak eskaintzen dizkizugu
ZERBITZUAK
Zure proiektuaren digitalizazio prozesua bideratzeko zailtasunak badituzu, ez izan zalantzarik ONDAREBOXEKIN kontaktatzeko. Zure proiektuaren beharretara hobekien egokitzen diren prozedura eta merkatuan eskuragarri dituzun irtenbide ezberdinei buruzko aholkularitza eskainiko dizugu.
ONDAREBOXEK ere ondarearen digitalizazio prozesuan lagun zaitzake ondorengo zerbitzuak eskura jarriz:
3D ESKANERRA
3D eskaner bidez lortutako puntu-hodeiek edozein eraikin, monumentu, eskultura, objektu, eta abarren geometria xehetasun osoz jasotzea ahalbidetzen du.
Informazio oso baliotsua eskuratzen da eraikinaren egoera aztertzeko hau hondatzeko arriskurik gabe.

DRONA
Puntu-hodeien lorpena Dron bidezko aire argazkigrametriaren bitartez.
Teknologia honek eraikinen kanpoaldeak eta sarbide zaileko guneak eskaneatzea ahalbidetzen gaitu; besteak beste, estaldurak, dorreak edo amildegiak.

TOUR BIRTUALA
Tour birtuala sistema intuitibo eta erabilerraza da. Tresna honek balio handiko ondareak publiko guztiari gerturatzea ahalbidetzen du.
Aldi berean, lekuratu beharrik gabe informazio teknikoa kontsultatu nahi duten teknikoentzat tresna erabilgarria da.

MONITORIZAZIOA
Monitorizazioaren teknologiak ondare baten kontserbazio egoera aztertzea eta erregistratzea ahalbidetzen du.
Aplikazio ugari daude eskura; hala nola, airearen kalitatearen jarraikortasuna, kapilaritateko hezetasuna, mugimendu sismikoak, tenperaturen erregistroak, etab.

Ondareboxen zerbitzu hauetan espezializatutako partner enpresekin lan egiten dugu. Hauetakoren batean interesik izanez gero, bete ondorengo formularioa eta ahalik eta azkarren zurekin kontaktuan jarriko gara.